Berriak

24mai
BIZKAIA G.R.A.B.N.I 2021 FRONTENIS TXAPELKETAKO TXAPELDUN Kirola

BIZKAIA G.R.A.B.N.I 2021 FRONTENIS TXAPELKETAKO TXAPELDUN

Mendizorrotzan jokatutako finaletan, Bizkaia txapeldun, Araba azpitxapeldun eta Nafarroa hirugarren sailkatu zen.

Aurreko larunbatean Gasteizko Mendizorrotzako laugarren pilotalekuan G.R.A.B.N.I 2021 Frontenis Gizonezko Nagusi kategoriako finalak jokatu ziren Araba, Bizkaia eta Nafarroako selekzioen artean. Finala liga formatura jokatu zen guztiak guztien aurka. 

Lehenbiziko norgehiagoka Araba vs Bizkaia izan zen eta Bizkaitarrak (Maeztu Ruiz) errez nagusitu ziren 8-30. Bigarrenean Nafarroa vs Araba jokatu zen eta nahiz eta Arabarrek (Buztinza-Duandikoetxea) bigarren partidua jarraian jokatu, maila handia eman zuten eta nagusitasunez irabazi zuten 12-30. Hirugarren eta azken partidu erabakiorra Bizkaia vs Nafarroa izan zen eta Bizkaitarrek erakutsi zuten zergaitik ziren faborito hasieratik biagarren partidua irabaziz 30-8ko markagailu argi batekin. 

Sailkapena:

1-Bizkaia (bi partidu irabazita).

2-Araba. (partidu bat irabazita).

3- Nafarroa (0 partidu irabazita).