Berriak

21mai
FINALAK MENDIZORROTZAN Kirola

FINALAK MENDIZORROTZAN

Larunbat arratsalde honetan Mendizorrotzako pilotalekuetan, Emakumezkoen Gomazko Paletan, E.H-ko Ezker Paretako Kluben arteko txapelketako finalak eta G.R.A.B.N.I 2021 Frontenis txapelketako finalak jokatuko dira.

Larunbat honetan arratsaldeko 15:30etan hasita, Mendizorrotzako pilotalekuetan ondorengo finalak ospatuko dira:

  • E.H-ko Ezker Paretako Kluben arteko txapelketa: Emakumezko Gomazko Paleta Kadete, Gazte eta Nagusi kategorietan.
  • G.R.A.B.N.I 2021 txapelketa: Frontenis Gizonezko Nagusiak.

 

E.H.ko Kluben arteko txapelketako Emakumezko Gomazko Paletako txapelketa bere bukaerara iritsi da hiru jardunaldi intentsoen ostean. Kadete eta Gazte kategorian hirugarren txapelketa txikita jokatuko dute eta bertan lortzen duten sailkapenaren arabare erabakiko dira aurtengo edizioko txapeldunak. Nagusi kategorian ohiko kopa sistemako txapelketa antolatu da eta Su-Berri klubeko bi bikoteak iritsi dira larunabt honetan Ogetan jokatuko den finalera. 

Medizorrotzako 4. pilotalekuan G.R.A.B.N.I 2021 Frontenis Gizonezko Nagusi kategoriako finala jokatuko da. Guztira, 3 selekziok parte hartuko dute (Araba, Bizkaia eta Nafarroa) eta finala liga formatuan denak denen aurka jokatuko da. Partida gehien irabazten duen selekzioa aurtengo edizioko txapelduna bilakatuko da.

Galeria

irudia handitu
irudia handitu