Berriak

8mai
NAFARROA PALETA LARRUZ ETA BIZKAIA PALA MOTZEAN 2021eko G.R.A.B.N.I ERRAMINTA TXAPELKETAKO TXAPELDUN Kirola

NAFARROA PALETA LARRUZ ETA BIZKAIA PALA MOTZEAN 2021eko G.R.A.B.N.I ERRAMINTA TXAPELKETAKO TXAPELDUN

Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako finaletan, Nafarroa 35-12 gailendu zaio Bizkaiari Paleta Larruz Nagusi kategorian eta Pala Motzean aldiz Bizkaiak irabazi dio Gipuzkoari 40-20.

Larruzko Paletako finalean, Nafarroko (Berrogui-Insausti) bikotea Bizkaiko (Landeta-Vega) bikoteari 35-12 gailendu zaie. Hasieratik, Nafarrak nagusi izan dira jokoan eta norgehiagoka guztian, partidako azken zatiari lasai aurre egiteko adinako aldea izan dute markagailuan.

Pala Motzean, faborito ziren Bizkaitarrak (Murcia-Ibañez) nagusitasunez irabazi dute finala Gipuzkoar (Estefano-Pichel) bikotearen aurka 40-20. Imanol Ibañezek berriro erakutsi du oraindik ere sekulako maila duela eta Murcia lagun duela Bizkaira eraman dute aurtengo txapela.