Berriak

6mai
ASTEBURU HONETAN HASTEN DA E.H-ko EZKER PARETAKO KLUBEN ARTEKO TXAPELKETA 20-21 Kirola

ASTEBURU HONETAN HASTEN DA E.H-ko EZKER PARETAKO KLUBEN ARTEKO TXAPELKETA 20-21

Guztira 71 klubek jokatuko dute aurtengo txapelketa eta guztira 150 bikote eta 500 pilotari inguru lehiatuko dira asteburu honetan hasi eta uztailaren 3ko asteburuan bukatuko den txapelketa honetan.

Gaur hasi eta hurrengo uztailaren 3 arte jokatuko da E.H-ko Kluben arteko Ezker paretako txapelketa 20-21. Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatzen duen kluben arteko txapelketa garrantzitsu honek ondorengo datuak utzi dizkigu bere hasieran:

Klubak:

  • Araba: 10.
  • Bizkaia: 24.
  • Iparralde: 1.
  • Gipuzkoa: 23.
  • Nafarroa: 13.

 

Modalitateak eta mailak:

  • Eskuz Binaka Kadeteak: 12. 
  • Eskuz Binaka Gatzeak: 16. 
  • Eskuz Binaka 22 urtez azpikoak: 10. 
  • Eskuz Binaka Nagusiak Euskal Liga: 16. 
  • Eskuz Binaka Nagusiak Ohorezko Maila: 8.
  • Nesken Gomazko Paleta Kadeteak: 6. 
  • Nesken Gomazko Paleta Gazteak: 7. 
  • Nesken Gomazko Paleta Nagusiak: 6. 
  • Gizonezkoen Gomazko Paleta Nagusiak: 4. 
  • Paleta Larruz Nagusiak Euskal Liga: 11. 
  • Paleta Larruz Nagusiak Ohorezko Maila: 5.
  • Pala Motza Nagusiak Euskal Liga: 6. 
  • Pala Motza Nagusiak Ohorezko Maila: 6.
  • Frontenis Nagusiak Euskal Liga: 5.
  • Frontenis Nagusiak Ohorezko Maila: 6.
  • Zesta Punta Kadeteak: 16.
  • Zesta Punta Gazteak: 13.
  • Zesta Punta 22 azpikoak: 4.
  • Zesta Punta Nagusiak Euskal Liga: 10.
  • Zesta Punta Nagusiak Ohorezko Maila: 6.


Txapelketa 9 astetan zehar luzatuko da, 7 aste liga fasea jokatzeko eta finalerdi eta finalen asteburua. Guztira 500 pilotari inguru lehiatuko dira Euskal Herriko Kluben arteko txapelketa garrantzitsuenean.