Berriak

28api
BIZKAIA GAZTE MAILAN ETA GIPUZKOA NAGUSI MAILAN, G.R.A.B.N.I 2021 ZESTA PUNTA TXAPELKETAKO TXAPELDUN Kirola

BIZKAIA GAZTE MAILAN ETA GIPUZKOA NAGUSI MAILAN, G.R.A.B.N.I 2021 ZESTA PUNTA TXAPELKETAKO TXAPELDUN

Gasteizko Olabe pilotalekuan jokatutako finaletan, Bizkaia Gipuzkoari gailendu zitzaion gazte mailan 30-17 eta nagusi mailan aldiz Gipuzkoak Bizkaiari 30-21 irabazi zion.

Gazte kategoriako finalean, Bizkaiko (Zelaia-Atain) bikotea Gipuzkoako (Urreisti-Ureta) bikoteari 30-17 gailendu zitzaizkien. Hasieratik, bizkaitarrak nagusi izan ziren jokoan eta norgehiagoka guztian, partidako azken zatiari lasai aurre egiteko adinako aldea izan zuten markagailuan.

Nagusi kategorian, partidu erdirarte oso norgehiagoka parekatua izan zen baina Alberdi Bizkaitarraren eskuin besaurreko lesio batek, non partidua normaltasunez jokatzea eragotzi zion, Gipuzkoako bikoteak partida bukaera arte mantendu zuen diferentzia lortzea ekarri zuen. Bukaeran, Gipuzkoako bikotea (Aguirre-Mancisidor) Bizkaiko bikoteari (Alberdi-Zabala) gailendu zitzaion 30-21 eta txapela jantzi zuten.