Berriak

22api
ASTEBURU HONETAN HASIKO DA 2021eko G.R.A.B.N.I TXAPELKETA BEREZIA Kirola

ASTEBURU HONETAN HASIKO DA 2021eko G.R.A.B.N.I TXAPELKETA BEREZIA

Covid-19aren ondorioz, espezialitate eta kategoria desberdinetako kopa sistemako txapelketak eramango dira aurrera asteburu desberdinetan.

Covid-19ak sortutako osasun larrialdiaren ondorioz agintari publikoek murrizketa desberdinak ezarri dituzte eta horien ondorioz, lehiaketa egutegian onartutako txapelketa desberdinak garaiz kanpo martxan jarri behar izan dira. Horrek txapelketa desberdinak garai berdinean antolatzea ekarri du eta hori dela eta G.R.A.B.N.I 2021 txapelketa ez-ohiko formatu batean antolatuko da.

Asteburu honetan Zesta Punta eta Erraminta espezialitateekin hasiko gara eta hurrengo asteetan beste batzuk eramango dira aurrera. 

Zesta Puntari dagokionez, gazte eta nagusi mailan jokatuko da finalerdi eta final sisteman. Bertan Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako federazioak parte hartuko dute eta finalerdiak, igande honetan, apirilak 25 goizeko 10:00etan hasita Zumaiko Aitzuri pilotalekuan jokatuko dira. Finala aldiz, Gasteizko Olabe pilotalekuan jokatuko da Gasteiztarrentzat hain esanguratsua den San Prudentzio egunean, apirilak 28 18:00etan hasita hain zuzen ere. 

Erramintako txapelketa Larruzko Paleta eta Pala Motza nagusi kategorian jokatuko da. Kasu honetan Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Errioxako federazioek izena eman dute eta horren ondorioz kanporaketa, finalerdi eta final sistema antolatu da. Igande honetan jokatuko da kanporaketa Sopelako pilotalekuan eta hurrengo larunbatean maiatzak 1, Sopelan baita ere, finalerdiak. Finala Iruñako Labrit pilotalekuan jokatuko da maiatzaren 8an.

Erantsitako artxiboak

Galeria

irudia handitu
irudia handitu
irudia handitu
irudia handitu