Berriak

28urr
EUSKAL PILOTAKO TXAPELKETA FEDERATU GUZTIAK ALDI BATERAKO ETENDA Kirola

EUSKAL PILOTAKO TXAPELKETA FEDERATU GUZTIAK ALDI BATERAKO ETENDA

Eusko Jaurlaritzak ezarritako murrizktengatik, COVID-19ren osasun-krisiaren ondorioz, hiru lurraldeetako lehiaketa ofizialak aldi baterako eten behar izan dira.

2020ko urriaren 26ko Eusko Jaurlaritzaren 36/2020 dekretuak COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko murrizketa berriak ezartzen ditu. Kirol jarduerari dagokionez, hauek dira murrizketak:

ENTRENAMENDU ETA LEHIAKETA PROFESIONALAK ETA ERDI-PROFESIONALAK

  • Urriaren 26ko Dekretuan agertzen den "Profesionala" eta "erdiprofesionala" kontzeptuak, honako hauek dira
    • Lehiaketa Profesionala: Futbola: Liga Santander eta Liga Smartbank eta Saskibaloian: Liga Endesa (ACB), baita talde horiek parte hartzen duten nazioarteko lehiaketak ere.
    • Lehiaketa Semiprofesionala: Egutegi ofizialeko estatuko eta nazioarteko lehiaketa ezberdinak eta baita Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketak ere; hauek guztiak kategoria absolutuan. Atal honetan sartzen dira ere kirol autoktonoen goreneko lehiaketak.maila absolutuan.
  • Entrenamenduak eta kirol-lehiaketak baimentzen dira. Hauek taldekako mugarik gabe eta mugikortasun-mugarik gabe entrenatu ahal izango dute.
  • Basque Team-eko Kirolari eta teknikariek eta Goi-mailako izendatutakoek bai lehiatzeko eta baita entrenatzeko aukera izango dute, taldeak mugatu eta mugikortasuna murriztu gabe.
  • Maskara nahitaez erabili beharko da, jarduera momentuetan izan ezik.

 

ENTRENAMENDU ETA LEHIAKETA FEDERATUAK

  • Aurreko puntuan jasota ez dagoen kirol federatuaren lehiaketa eteten da.
  • Kirol federatuen entrenamenduak baimentzen dira, beti ere 6 pertsonako taldeetan
    • Aldi berean talde bat baino gehiago egon daitezke.
    • Arduradun bat egon daiteke talde batekin baino gehiagorekin.
    • Maskara nahitaez erabili beharko da, jarduera momentuetan izan ezik.
  • Kirol federatukoek mugatuta dute mugikortasuna, bere udalerrira eta alboko udalerrira.
  • Lizentzia federatuak indarrean egon beharko du eta 2020ko urriaren 26a baino lehenagokoa izan beharko du.

fac