Noticias

14abr
G.R.A.B.N.I 2020 TXAPELKETA BEHIN BETIKOZ BERTAN BEHERA Deporte

G.R.A.B.N.I 2020 TXAPELKETA BEHIN BETIKOZ BERTAN BEHERA

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako zuzendaritza batzordeak G.R.A.B.N.I 2020 txapelketa bertan behere geratzea erabaki du.

SARS-CoV-2 birusak sortutako osasun larrialdia dela eta txapelketa ofizial guztiak bertan behera geratu ziren martxoan. Larrialdi egoera honek aurrera jarraitzen du eta badirudi luzerako joango dela. Jadanik, G.R.A.B.N.I txapelketako 4 jardunaldi jokatuta egon behar ziren eta tamalez bat bera ere ezin izan dugu jokatu. Hasiera batean txapelketaren lehiaketa sistema moldatzea pentsatu zen eta liga sistema batetik kopa sistema batera pasatu, final-laurdenak, finalerdiak eta finalak jokatuta. Hau horrela antolatzeko ordea, beti ere egutegia mantenduta, ezinbestekoa da final-laurdenak apirilaren 26ko asteburuan jokatzea eta badirudi ezinezkoa izango dela. Egoera ikusita, Euskadiko Euskal Pilotako zuzendaritza batzordeak aurtengo denboraldiko G.R.A.B.N.I txapelketa behin betikoz bertan behera geratzea erabaki du.