Noticias

2dic
IRAITZ ZUBIZARRETA 2019ko E.H-ko ELITE 4 ½ TXAPELKETAKO TXAPELDUNA Deporte

IRAITZ ZUBIZARRETA 2019ko E.H-ko ELITE 4 ½ TXAPELKETAKO TXAPELDUNA

L.A.P.K.E klubeko pilotari gipuzkoarrak 22-20 irabazi zion Adiskide klubeko Karregali final ikusgarri batean.

Iraitz Zubizarretak (L.A.P.K.E), aurreko denboraldian egin zuen moduan, irabazi zuen jendez bete zen Aretako pilotalekuan E.H-ko 4 ½-ko elite txapelketa. Partida gogorra, bizia eta kalitate handikoa jokatu zuten bi pilotari gazteek. Norgehiagoka guztia oso parekatua joan zen eta bai bata zein bestea aurretik jartzea lortu zuten markagailuan. 4-7, 9-7, 13-11, 20-19 izan zen markagailua partiduan zehar eta 20nako berdinketan Karregalek tantoa oso ondo landu eta gero aukerako pilota txapa azpira bota zuen. 21-20 jarri zen Zubizarreta aurretik eta azken tanto gogor baten ostean Karregalek amore eman behar izan zuen eta Zubizarreta gailendu zen 22-20. Bi pilotariek erakutsi zuten sekulako maila dutela 4 ½-ko distantzia honetan eta bai bateri zein besteari irabazteko lan handia egin behar dela.