Noticias

20nov
OSTIRAL HONETAN ARETAN E.H-ko ELITE 4 ½ TXAPELKETAKO FINALERDIAK JOKOAN Deporte

OSTIRAL HONETAN ARETAN E.H-ko ELITE 4 ½ TXAPELKETAKO FINALERDIAK JOKOAN

Ostiral honetan arratsaldeko 19:30etan hasita E.H-ko Elite 4 ½ txapelketako finalerdiak jokatuko dira Aretako pilotalekuan.

Finalerdietako lehen partidan Iraitz Zubizarreta egungo txapelduna (L.A.P.K.E) eta Arabako ordezkari bakarra den Xabier Iribarren (Txukun Lakua) izango dira aurrez aurre. Gipuzkoarra da faborito eta duen joko guztia erakutsi beharko du, hilaren 29ko finalean titulua defendatu ahal izateko. Ala ere, Txukun Lakua klubeko ordezkariak ez dizkio gauzak erraz jarriko, final-laurdenetako partidan sasoi betean dagoela erakutsi baitzuen. Bigarren finalaurrekoa parekatuagoa aurreikusten da eta bertan gaur egungo Bizkaiko bi aurrelari onenen arteko  lehia ikusiko dugu. Batetik, Galdakaoko Adiskide kluba ordezkatuz Gaizka Karregal arituko da eta bestetik Zeanuriko Joko Alai kluba ordezkatuz Beñat Mendia. Mendia ordezko gisa sartu zen txapelketan, baina joan den astean David Uriberen (Txukun lakua) aurka jokatu zuen final-laurdenetako partidan erakutsi zuen txapela lortzeko kontuan hartu beharreko pilotaria dela. Gaizka Karregal, berriz, oso pilotari arriskutsua da eta errematean asmatzen badu aukera asko izango ditu finalera sailkatzeko.

 

Ostiral honetako finalaurrekoetako irabazleek, hilaren 29an, jokatuko dute finala Aretako frontoian, ETBko kameren aurrean.

Archivos adjuntos