Noticias

4may
GASTEIZ, PILOTAZ BLAI ASTEBURUAN Deporte

GASTEIZ, PILOTAZ BLAI ASTEBURUAN

Mendizorrozako pilotalekuetan zein trinketean eta Astronomos trinketean jokatuko dira GRAVNI txapelketako final denak, gaur hasi eta igandera bitartean

Asteburu oparoa du aurrez aurre Gasteiz-ek. Bertan jokatuko dira federazioen arteko txapelketa garrantzitsuena den GRAVNI lehiaketako final guztiak.

Ezker Horman zein trinketean federazio indartsuena zein den erabakiko da bertan. Nafarroak jada ziurtatua du Ezker Hormako titulu nagusia, nahiz eta jokamoldez jokamlode federazio asko dauden beren titulu zorta lortzeko gogoz eta aukeraz.

Trinketean kontuak ezberdinak dira eta ez dago ezer guztiz erabakita. Nafarroak baditu bere aukerak baina Gipuzkoa eta Iparraldea ere burrukatu eta irabazteko aukerekin daude. Guztia asteburu luze honetan erabakiko da.

Archivos adjuntos