Noticias

28may
BIHAR HASIKO DA ABADIÑOKO TORNOSOLO TRINKETEAN 2021eko G.R.A.B.N.I TRINKETE TXAPELKETA Deporte

BIHAR HASIKO DA ABADIÑOKO TORNOSOLO TRINKETEAN 2021eko G.R.A.B.N.I TRINKETE TXAPELKETA

Abadiñoko Tornosolo trinketean jokatuko da aurtengo Trinketeko G.R.A.B.N.I 2021 txapelketa txikia. Eskuz Binaka Nagusi eta Emakumezkoen Gomazko Paleta Nagusi kategorietan jokatuko da.

Aurrera doa 2021eko G.R.A.B.N.I 2021 txapelketa. Asteburu honetan Trinketeko txapelketa hasiko da Abadiñoko Tornosolo Trinketean. Eskuz Binaka Nagusi eta Emakumezkoen Gomazko Paletara jokatuko da eta txapelketa kopa sisteman antolatuko da finalerdi eta finalarekin.

Guztira lau federaziok parte hartuko dute, Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak hain zuzen ere. Bihar eguerdiko 12:00etan Eskuz Binakako Nagusi kategoriako finalerdiak jokatuko dira Araba vs Gipuzkoa eta Bizkaia vs Nafarroaren artean. Igande arratsaldean berriz, Emakumezko Gomazko Paletako finalerdiak jokatuko dira arratsaldeko 18:00etan hasita Bizkaia vs Araba eta Gipuzkoa vs Nafarroaren artean.

Finalerdietako garaileak, hurrengo igandea ekainak 6 arratsaldeko 18:00etan finala jokatuko dute aipatutako Tornosolo Trinketean. 

Galería

agrandar imagen
agrandar imagen