Noticias

16abr
GOTZON EMBIL UNANUE EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAKUNTZAKO PRESIDENTE IZENDATUA Deporte

GOTZON EMBIL UNANUE EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAKUNTZAKO PRESIDENTE IZENDATUA

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako hauteskunde prozesua otsailaren 25ean hasi eta gaur bukatu da Gotzon Embil Unanue presidentearen izendapenarekin.

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako batzar orokorrak hauteskunde batzordea aukeratu zuen 2020ko abenduaren 10ean eta Gotzon Embil Unanue presidenteak, 2021eko otsailean hauteskunde batzordea deitu zuen hauteskunde prozesua haz zezan. Apirilaren 6tik 13ra bitartean hautagaitzak aurkezteko epea ireki zen eta epe horretan hautagai bakarra aurkeztu zen, Gotzon Embil Unanue hain zuzen ere. Helegiteak jartzeko epea bukatuta, hauteskunde batzordeak, gaurko egunean, Gotzon Embil Unanue behin betikoz presidente izendatu du 2020-2024 legegintzaldirako.