Noticias

18dic
TXAPELKETA ETA JAIALDI EZ-OFIZIALAK ANTOLATZEKO PROTOKOLOA ONARTUTA Deporte

TXAPELKETA ETA JAIALDI EZ-OFIZIALAK ANTOLATZEKO PROTOKOLOA ONARTUTA

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako Batzar Orokorrak, 2020ko abenduaren 10ean ospatutako Ohiko Batzar orokorrean txapelketa eta jaialdi ez-ofizialak antolatzeko protokoloa onartu zuen.

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren azken Batzar Orokorren txapelketa eta jaialdi ez-ofizialak baimentzeko protokoloa onartu zen. Protokolo hau, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza eta lurraldeko hiru federazioen artean garatu da.

Protokolo hau onartu zen momentutik, edozein eragilek, txapelketa edo jaialdi ez-ofizial bat antolatu nahi baldin badu eta txapelketa edo jaialdi horretan federazio lizentziak eskaintzen duen istripu asegurua erabili nahi bada, nahitaez Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren baimena izan beharko du eta horretarako protokolo hau bete beharko da.

Protokoloa, eskaera orria eta klubek eman beharreko baimen orria ondorengo estekan duzue:

 

Archivos adjuntos