Noticias

16oct
ASTEBURU HONETAN JOKATUKO DA ITSASUN E.H-ko BOTE LUZEA FASE FINALA Deporte

ASTEBURU HONETAN JOKATUKO DA ITSASUN E.H-ko BOTE LUZEA FASE FINALA

Larunbat honetan goizeko 10:00etan hasita, Itsasuko Elizaldeko Pentsean zelaian jokatuko dira 2020ko E.H-ko Bote Luzea txapelketako finalerdiak eta finala.

Azken hiru asteetan ezin izan dira finalerdiak jokatu eguraldia dela eta, horregatik, asteburu honetan finalerdiak eta finala egun berdinean jokatzea erabaki da. Finalerdietara Bizkaiko bi taldeak eta Iparraldeko Senpere 1 eta Amikuze taldeak iritsi dira eta partidak horrela geratu dira: Bizkaia 1 vs Senpere 1 eta Bizkaia 2 vs Amikuze. Finalerdiak 10:00etan hasiko dira eta finala 12:30ak inguru jokatzea espero da, beti ere, eguraldiak laguntzen badu. Bizkaitarrak dira faborito finalerako sailkatzeko baina Itsasuko zelaia berezia da eta hori dela eta sorpresak egon daitezke. 

Galería

agrandar imagen